Andaluziako ERE-en auzia
Epaileak ikertu gisa deklaratzera deitu ditu Chaves eta Griñan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Andaluziako Juntako bi presidente ohiek eta Andaluziako Lan kontseilari ohiak martxoaren 16an deklaratu beharko dute epailearen aurrean,
Andaluziako EREen auzian izapideak egiten ari den epaileak ikertu gisa deklaratzera deitu ditu Manuel Chaves eta Jose Antonio Griñan Andaluziako Juntako presidente ohiak.
Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak eskatu zuen Chavesen eta Griñanen deklarazioa eta, eskaera onartuta, martxoaren 16an deklaratu beharko dute Andaluziako Enplegu kontseilariarekin batera epailearen aurrean. Halaber, martxoaren 30erako deitu dituzte Gaspar Zarrias Andaluziako Juntako presidenteorde ohia eta Carmen Martinez Aguayo eta Antonio Avila kontseilari ohiak.
Chaves, Griñan eta Vierazin, epaileak ikertu gisa deklaratzera deitu ditu Carmen Martinez Aguayo Ogasun kontseilari ohia eta Antonio Avila Ekonomia, Berrikuntza eta Zientzia kontseilari ohia.
Andaluziako EREen auziko lehen sei zatien izapideak egiten ari den Alvaro Martin epaileak haren idatzian azaldu duenez, Andaluziako presidente ohien defentsarako eskubidea "bermatzeko" eta berdintasun printzipioa errespetatzeko deitu ditu Andaluziako Juntako presidente ohiak.
2015eko ekainean Auzitegi Gorenak prebarikazioa egotzi zien Griñani, Chavesi eta Zarriasi eta, dirua bidegabe erabiltzea, berriz, Viera kontseilari ohiari.