Itxi

Frankismoa

Nafarroak izaera politikoa aitortu die frankismoaren biktima guztiei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Horrenbestez, Nafarroako Parlamentuak beste biktima batzuei aitortzen zaizkien eskubideak frankismoaren biktimei ere aitortzea eskatu du.

Nafarroako Parlamentuaren bozeramaileen mahaia. Argazkia: EFE

1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskia dela-eta egindako adierazpen instituzionalaren baitan, frankismoaren biktima guziei izaera politiko-juridikoa aitortu die Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Mahaiak. Ildo horretan, beste biktima batzuei aitortzen zaizkien eskubideak frankismoaren biktimei ere onartzeko aldarrikatu dute.

Adierazpena Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute, eta horiek babestuta atera da aurrera. UPNk eta PPk kontra bozkatu dute, eta PSN abstenitu egin da.

Nafarroako Parlamentuak pertsonen eta kolektiboen giza eskubideen kontrako erasoak zigorrik gabe geratzea ahalbidetu dezaketen ekimen politikoak eta legalak baliogabetzeko konpromisoa hartu du eta nazioarteko legedia zorrotz betetzea eskatu du.

Frankismoaren biktimentzat justizia, egia eta erreparazioa aldarrikatu ditu, baita horrelakorik berriro ez gertatzeko bermeak ere, eta horretarako Pablo Greiff Nazio Batuen Erakundeko errelatoreak egindako gomendioak indarrean jartzeko eskatu die arduradun politikoei eta epaileei.

Amaitzeko, Europako eta nazioarteko agintariei inplikazio gehiago eta memoria historikoari lotutako politikak zabaltzeko galdegin die.

Albisteak (4)