Noos auziko epaiketa
Gaurtik aurrera deklaratuko dute Noos auziko lekukoek
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Galdeketa faseak maiatzera arte iraungo du eta tarte horretan 360 lekuko igaroko dira epailearen aurretik.
Gaurtik aurrera lekukoen txanda izango da Noos auziko epaiketan. Aurreko ostiralean Cristina infantak deklaratu zuen eta haren galdeketarekin amaitu zen 17 akusatuen deklarazio hartzea.
Epaimahaiak lekuko hauek galdekatuko ditu gaur: Jaume Matas Balear Uharteetako Gobernuko presidente ohiaren zazpi goi kargudun ohi, Miguel Angel Fontan Sofreseko zuzendari komertziala eta Jose Miguel Chavarri Illes Balears Banesto txirrindulari taldeko kirol zuzendari ohia.
Palman egiten ari diren epaiketaren baitan, Noos institutuaren bitartez, ustez, egin ziren legez kanpoko jarduerak ikertzen ari dira, besteak beste, diru publikoa desbideratzea (6,2 milioi euro guztira). Aurrez aipaturiko lekuko horiez gain, 18 lekukok deklaratuko duten ostiralera arte.
Galdeketa faseak maiatzera arte iraungo du eta tarte horretan 360 lekuko igaroko dira epailearen aurretik.
Gaur lekuko hauek pasatuko dira epailearen aurretik: Dulce Linares Jaume Matas Balear Uharteetako presidente ohiaren gabineteko buruzagi ohia, Rosa Puig Presidentetza eta Kirol kontseilari ohia, Josep Barcelo Balear Uharteetako Kirolaren Eskolako gerente ohia, Antoni Mengual Presidentziako idazkari orokor ohia, Javier Cases Turismo Kontseilaritzako idazkari nagusi ohia, Joan Martorell Komunikazio zuzendari nagusi ohia eta Joan Flaquer Turismo kontseilari ohia.
Guztira, aste honetan 26 lekuko deklaratukok dute epailearen aurrean eta horietako zazpik bideokonferentzia bidez egingo dute, Rodrigo Rato Espainiako Gobernuko presidenteordeak, kasu. Rodrigo Rato martxoaren 11rako deitu dute, Alberto Aza Arias Errege Etxeko buruzagi ohia bezalaxe.
Aipatutako horiez gain, hauek dira lekuko gisa deklaratzera deitu dituztenetako beste batzuk: Alberto Ruiz-Gallardon Madrilgo erkidegoko presidente ohia (maiatzak 12), Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidente ohia (apirilak 15) eta Carlos Garcia Revenga infanten idazkari ohia (apirilak 20).
k 20).