Inbestidura
Rivera: 'Rajoyrekin ezinezkoa da, baina beste batekin dena da posible'
Agentziak | Erredakzioa
Egoera konpontzeko bide bakarra “purrustadarik” gabeko negoziazio bat dela berriro esan du Ciudadanoseko presidenteak. Gainera, Rajoy garai berria zuzentzeko “egokia” ez dela berriz adierazi du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Egoera konpontzeko bide bakarra “eserlekurik eta purrustadarik” gabeko negoziazio bat dela berriro esan du gaur Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak. Mariano Rajoy garai berri erreformista zuzentzeko “egokia” ez dela berriz adierazi ondoren, “beste batekin dena aldatzen” dela azaldu du Riverak.
“Eserlekuez eta purrustadez hitz egiten baldin badugu, hau ez dugu konponduko”, ohartarazi du Riverak Antena 3 telebistan. Alderdi Popularrak zuzendutako gobernu bat ez du baztertu Ciudadanoseko buruzagiak, baina Rajoyrekin “ezinezkoa” dela azpimarratu du.
Bestalde, PSOErekin sinatutako akordioan Pedro Sanchezek gobernu berria zuzendu behar duen “klausularik ez” dagoela nabarmendu du Riverak.
Herria egoeratik atera behar dutela esan du Ciudadanoseko agintariak, ondorioz, “ez da desiratutako akordio bat, beharrezko akordioa baizik”, PSOEri eta Ciudadanosi balio zaielako eta beste alderdi batzuetara zabaldu daitekeelako.
Riveraren hitzetan, Podemosen arazoa Estatu adostasun handietan ez egotea bada, “nahi ez duelako”, PPren problema bere buruzagia da, “salneurri berdinean eta ezer ez aldatzeko”.