Itxi

Auzitegi Nazionala

Zortzi hileko kartzela zigorra onartu du terrorismoa goratzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Fiskaltzak bi urteko espetxe zigorra galdegin zuen Facebooken ETA "goratzea helburu argia" zuten mezuak kaleratzeagatik.

54 urteko Bilboko bizilagun batek zortzi hilabeteko kartzela zigorra eta lau urtez kargu publikoan aritzeko debekua onartu du Facebooken terrorismoa goratzeagatik.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak bi urteko espetxe zigorra eta 10 urteko desgaikuntza eskatu zuen berarentzat, baina aldeek akordioa lortuta, azkenean zigor txikiagoa ezarri diote akusatuari.

Fiskaltzaren arabera, emakumeak Josu Uribetxeberria Bolinaga, Jose Miguel Beñaran 'Argala', Kepa Urra eta Eider Uruburu ETAko kideen argazkiak eskegi zituen Facebooken. "Akusatuak ekintza terroristak sustatzea asmo zuten irudiak igo ohi zituen Facebookera, sakelakoa erabilita", irakur daiteke fiskalaren idatzian.

Akusatuak sare sozialean partekatu zitun eta delitu ei diren mezuen artean honakoak aipatu ditu Fiskaltzak: Uribetxeberriaren argazki bat, "Josu libre!" leloarekin eta izar gorri batekin lagunduta; "Euskal preso eta iheslariak etxera, borroka da bide bakarra" iruzkina, Pablo Gorostiaga Laudioko alkate ohiaren argazki bati "atsegin dut" eman izana eta KASen logotipo bat.