Itxi

Ekitaldia Usurbilen

Ehunka preso ohik eta iheslarik babesa eman diote EPPKri

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Haien esanetan, 'legedia eta espetxe-araudiaz baliatzeak ez du inola ere kolokan jartzen haien guztien izaera militantea, garatutako bidearen balioa eta duintasuna'.

Your browser doesn’t support HTML5 video

750 preso ohik eta iheslarik bere egin du ezker abertzaleak hasitako bidea, eta fermuki babestu dute "soilik molde politiko eta demokratikoetatik aurrera egiteko erabakia". Modu horretan, Euskal Preso Politikoen Kolektiboari euren atxikimendua adierazi  nahi izan diote "presoen etxeratzea gauzatzeko".

Usurbileko (Gipuzkoa) kiroldegian egin duten ekitaldian, Begoña Uzkudunek eta Xabier Alegriak manifestu bat irakurri dute (euskaraz eta gaztelaniaz hurrenez hurren) bertaratu diren 750 preso ohiren aurrean. Ohar horretan, azpimarratu dute EPPK-ak 2013an dagoeneko erakutsi zuela legearen bidetik urratsak emateko borondatea, baina ohartarazi dutenez, "urrats hauek ez dute baliorik izanen euskal jendartearen inplikazioarekin batera ez badoaz".

Ildo horretatik, urrats berriak eta konpromiso berriak hartzeko unea dela esan dute, "presoen etxeratzeko bidea zehazteko".

"Guk hauxe diogu ozen: beraiekin bat egiten dugula jasaten duten bortizkeria sistematikoari aurre egiteko borrokaldi eta ahalegin guztietan, baita legedi barneko baliabideak erabiltzeko baliabideak eta urratsak ematean ere. Legedia eta espetxe-araudiaz baliatzeak ez du inola ere kolokan jartzen haien guztien izaera militantea, garatutako bidearen balioa eta duintasuna", gaineratu dute.

Azkenik apirilaren 17an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute, eta batera lan egitera gonbidatu diete dispertsioaren aurka eta presoen etxeratzearen alde agertu diren agente sozial eta instituzionalei.

Bideoak (1)