Podemos
Iglesiasek kargugabetu egin du Podemoseko Antolakuntza idazkaria
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Une korapilatsu" honetan "kudeaketa txarra" egin duela esan du Podemoseko buruak. “Herri antolakuntza eta parte-hartzea eraikitzen larrua” utzi duela adierazi du Pascualek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak kargugabetu egin du Sergio Pascual Antolakuntza idazkaria. Izan ere, "azken gertakizunek agerian utzi dute kudeaketa txarra" egin duela, eta horrek kalte larria egin diola alderdiari "une korapilatsu batean", inbestidura negoziaketetan ari baitira.
Pascuali alderdiko zereginak kendu dizkio Iglesiasek, baina mantendu egingo du diputatu kargua.
“Aldaketaren aldeko gehiengoen egitasmoarekin konpromisoa”, agertu du Pascualek, Iglesiasen erabakiaren berri izan ondoren. Azken bi urteetan “herri antolakuntza eta parte-hartzea eraikitzen larrua” utzi duela adierazi du Twitter sare sozialean.
Hala, ordu batzuk lehenago militanteei zuzendutako mezuan esandakoa bete du Iglesiasek. Iragan astean Madrileko zuzendaritzaren hamar kidek dimisioa eman zuten eta hori “unerik txarrenean” gertatu zirela azaldu du buruzagiak. Horregatik, erantzukizunak onartu beharra zegoela erantsi du Iglesiasek.
Erantzukizunak onartzen lehena Sergio Pascual izango da. Antolakuntza idazkariaren eskumenak idazkari nagusiak, hau da, Iglesiasek hartuko ditu ordezkoa izendatu arte.
Barne zatiketa
Pascualen kargugabetzearen garrantzia onartu dute Podemoseko zuzendaritzaren iturriek. Barne zatiketa elikatzen jarraitzeko arriskua dagoela aitortu dute, herriarentzako une historiko batean.
Hala et guztiz ere, arriskua hartzea erabaki dute, Podemos ahultzeko “aurkariek” barne kritika ez aprobetxatzeko.
aprobetxatzeko.