Itxi

Aberri Eguna 2016

‘Euskadi berri bat eraikitzeko’ estatusa aldarrikatuko du EAJk

Agentziak | Erredakzioa

Podemos alderdiak Aberri Eguna ospatzeko hartu duen erabakia positibotzat jo du Itxaso Atutxak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Alderdi Jeltzaleak datorren igandean ospatuko duen Aberri Eguna aurkeztu du gaur. Itxaso Atutxa Bizkaiko EAJren presidentea arduratu da ‘Bultzada Berri Bat’ lelopean egingo den ekitaldia aurkezteaz. “Euskadi berri bat, autogobernu berri bat eta elkarbizitza politikorako sistema berri bat” uztartuko dituen estatus politiko bat aldarrikatu du EAJak.

Bilboko Plaza Barrian egin dute aurkezpena Atutxak eta Joseba Aurrekoetxea burukideak. Atutxak adierazi duenez, “epe legegilea amaitutakoan, EAJk legebiltzarrean argi eta garbi ezarri nahiko ditu, ahal denik eta adostasun mailarik handienarekin, hurrengo lau urteotan estatus berria eraikitzeko orduan beharko ditugun oinarriak”.

Euskadi berri bat eraikitzeko, autogobernu berri bat eraikitzeko eta elkarbizitza politikorako sistema berria eraikitzeko konpromiso berri bat izango da hori”, nabarmendu du Atutxak.

Testuak gogorarazten du Euskal Herriko "izaera nazionala" ez dagoela aitortuta, eta ez duela babes juridiko-politikorik; hala ere, babes hori onartzen ez dutenek gorde gordetzen dute bere identitatea eta iritzia izateko gaitasuna, subjektu politikoa legitimatzen duen arkitektura instituzional, legal eta internazionalaren zumeekin.

"Alde hori dago, hain zuzen, bi aldeen artean: alde batetik, izan nahi eta uzten ez dietenenak; eta, beste alde batetik, gainerakoei euren borondatea eta zilegitasuna ukatzen dietenak, eskubideetan eta beharretan parean egotea nahi ez dutenak". EAJren iritziz, "euskal abertzalea izateak ekartzen du nazioa aldarrikatzea, baita berez duen izatera garatzen uzten dion estatus politikoa ere".

Martxoaren 27an ospatuko du EAJk Aberri Eguna Bilboko Plaza Barrian. Goizeko 11:30ean hasiko den ekitaldian Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartuko dute.

Podemos

Podemos alderdiak Aberri Eguna ospatzeko hartu duen erabakia positibotzat jo du Itxaso Atutxak. “Aberri Eguna euskaldun guztion eguna da. Hori dela eta, alderdi berriek, eta lehen ere ospatzen hasi eta ondoren utzi zuten alderdik, Euskadin denon eguna denarekin bat egitea oso modu positiboan baloratzen dugu”, gaineratu du.

Ezker abertzaleaz

EAJk gaitzesten duenez, orain arte haren buruari "ezker abertzalea" deitu diona beste formulazio bat erabiltzen ari dela, alegia, "ezker independentista".

"Euskal Estatua gauzatzea ez da, haientzat, benetako jomuga, baizik eta baliabide bat estrategia sozialista bat ezartzeko; horrela, identitate-izaera baztertzen dute, eta ahazten dute proiektu politiko abertzaleak duen tradizio humanista".

Hala, nabarmendu dute "Euskadi" izena baztertua izan dela, nolabait, eta haren ordez, "Euskal Herria" erabiltzen dutela, Pirinioetako bi aldeetako proiektu jakin batez hitz egitea xede.

EAJk azaltzen duenez, "Euskal Herria" lurralde jakin batzuen gaineko terminoa da, baina "Euskadi"k, ordea, eremu geografiko-kultural horrek bere burua nazio moduan aitortzeko duen nahia islatzen du.

ia islatzen du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)