Itxi

Aberri Eguna

EBBk Urkullu proposatu du hauteskundeetarako lehendakarigai

Agentziak | Errredakzioa

Leer en Castellano

Andoni Ortuzarrek egin du iragarpena Aberri Eguneko ekitaldiak hasi aurretik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Andoni Ortuzar EBBko presidenteak Bilbon, Aberri Egunaren harira, jeltzaleak egiten ari diren ospakizuna abiatu aurretik adierazi duenez, Iñigo Urkullu izango da EAJren lehendakarigaia hurrengo hauteskundeetan.

'Bultzada Berri Bat' lemapean, Ortuzarrek bere hitzaldian adierazi duenez, Iñigo Urkulluk onartu egin du proposamena. Ortuzarrek bere leialtasuna eskertu dio Urkulluri eta legegintzaldi honetan egindako lana txalotu du. Datozen hauteskundeen ondoren, karguan bigarrenez errepikatuko duela sinetsita dagoela gaineratu du buruzagi jeltzaleak.

Bideoak (1)