Aberri Eguna
Podemos Euskadik aberri 'inklusibo' baten alde egin du
Agentziak| Erredakzioa
Ukatu egin du Aberri Eguna ospatzeko erabakia hauteskundeei begira egindako kalkulua izatea, baizik eta konpromisoa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiak "aberri inklusibo baten alde egin du", zeinetan nortasun guztiek, mundu guztiak, tokia izango duen. Haren oinarri nagusia giza eskubideen, bakearen eta gizarte eskubideen defentsa izango da. "Horiek gabe ezin dugu aberria ulertu", gaineratu du.
Podemos Euskadik bere lehen Aberri Eguna ospatu du gaur Donostian. Ehun bat pertsona bildu dira Nestor Basterretxeak egindako 'Bakearen usoa' eskulturaren aldamenean. Nagua Albak mintzaldi labur bat egin du "Gure aberria jendartea da, giza eskubideak eta erabakitzeko eskubidea" lelopean.
Bere esku hartzean zehar esan duenez, euskal aberria "guztiona da, salbuespenik gabe". Horregatik, ohartarazi du erratu egiten direla "guztionak diren aberria eta sinboloak monopolizatzen dituztenak", baita Podemosi errieta egin nahi dietenak ere, gaurko ekitaldia egitea izandako "ausarkeriagatik".
Era berean, gaineratu du berriz ere erratu egin direla Aberri Eguna ospatzeko erabakia hauteskundeei begira egindako kalkulu hotza dela uste dutenak;"ez da kalkulua, baizik eta konpromisoa", baieztatu du Albak.
Eztabaidarako ardatzak
Podemos Euskadiko idazkari nagusiak eztabaidarako sei ardatz proposatu ditu, horiek oinarri izateko "Euskadirentzat beste bizikidetza-hitzarmen bat" pentsatzeko garaian.
Lehendabiziko ardatza da "arauzko bideak egon behar direla edozein proiektu demokratiko gauzatu izan ahal dadin", zeren, bere aburuz, "ezin daiteke sabai aldaezinik egon demokratikoki adierazitako jendartearen borondatearen aurrean".
Bigarren ardatza gizarte eskubideen "blindatzea" da, "gure eskubideak gauzatzeko baldintza materialak izango ditugun berme demokratiko gisa". Hirugarrena, berriz, "erakunde gardenak, hurbilak, parte-hartzaileak eta herritarren zerbitzura egongo direnak erdituko dituen lurralde doikuntza pentsatzea".
Ildo beretik, azaldu du "proiektu politiko orok hertsiki defendatu behar dituela giza eskubideak", eta hori laugarren ardatza litzateke. Bosgarrenak "pluralismo politiko eta soziala gauza positibotzat eta gorde beharreko ondaretzat hartu" behar dela dio, eta, azkenik, seigarren ardatzak jasotzen duena da euskara "behingoz guztion ondasuna eta gizarte osoak partekatzen duena izatea".
duena izatea".