Itxi

Negoziazioak

30 egun hauteskundeak saihesteko

Agentziak | EFE

Leer en Castellano

Pedro Sanchezen inbestidura saioaren ondoren hilabete igarota, hilabete dute alderdiek jarrerak gerturatzeko eta hauteskundeak ekiditeko.

Pedro Sanchez Efe

Pedro Sanchezen inbestidura saioaren ondoren hilabete igarota, hilabete dute alderdiek jarrerak gerturatzeko eta hauteskundeak ekiditeko. Arrakastarik gabeko inbestidura saio horren ondoren, alderdiek apenas aldatu dituzte euren jarrerak, azken egunetan akordiorako argi izpi bat ageri bada ere.

Pablo Iglesias Podemoseko buruak Pedro Sanchezen balizko gobernu batan presidenteorde izateari uko eginda, sozialistentzat bidean zegoen harrietako bat kendu du.

PSOEko buruak Ciudadanosekin hitzartutako akordioari eusten dio marra gorri gisa, baina Podemosekin hiruko akordioa egitearen alde agertu da. Akordio horri ezezkoa eman diote bai Riverak bai Iglesiasek ere.

Hiruko gobernua baztertuta badago ere, Sanchezen inbestidura ahalbidetuko luken formula badago: Podemosek edo abertzaleek abstentziora jotzea, alegia.

Datorren astean hiruko kontaktuak abiatuko dituzte, baina alderdietako bigarrenak bidaliko dituzte bilera horietara. Halere, Pedro Sanchezek ez du baztertzen azken momentuan bileretan parte hartzea.

Riverak bi hilabeteko epea eman du gobernu akordioa edo hauteskundeak izango diren jakiteko, eta PPren eta Podemosen esku dagoela adierazi du.

Bere proposamena PSOE-Ciudadanos osatuko lukeen gobernu da, gai ekonomikoetan PPren babesa jasota eta gai sozialisten Podemosena.

PPk bitartean PSOErekin akordioa lortzeko itxaropenik ez du galdu. Rajoyk "exekutibo egonkorra eta konstituzionala" lortzeko eskua irekita jarraituko duela esan du.

 

 

 

Epeak

 

Maiatzaren 2an agortuko da presidentea aukeratzeko epea. Egun horretarako presidenterik ez balego, hauteskunde orokorrak deituko lituzkete berriro, baina data horren aurretik erregeari denbora eman behar zaio proposamen berria egiteko eta Kongresuak beste bi inbestidura saio egiteko.

PSOEk apirilaren 23 eta 24ko astea jarri du epe muga akordioa bat lortzeko. Egun horietan akordioa erdietsiz gero, Felipe VI.ak presidentetzarako hautagaia esango lioke Patxi Lopez Kongresuko presidenteari eta horrek deitu beharko luke inbestidurarako osoko bilkura.

Saioa apirilaren 29an hasiko litzake beranduen, saioa hasi eta bigarren egunean, apirilaren 30ean, lehen bozketa (hautagaiak gehiengo oso beharko luke) egiteko. Hain justu, lehen bozketa egin eta 48 ordura egingo litzaketek bigarrena; maiatzaren 2an. Madrilen jai eguna da eta presidente izateko legezko epea agortuta. Bigarren bozketan ere hautagaiak presidente izateko boto nahikorik lortuko ez balu Gorteak desegin eta hauteskundeak deituko dituzte ekainaren 26rako, deialdia egin eta 54 egunera, hain zuzen.

Albisteak (1)