Galdera oinarriari
Podemosek datorren astean egingo du PSOE-C´s itunari buruzko kontsulta
agentziak | erredakzioa
Iglesiasek aurreratu du galdeketa prozesua apirilaren 14tik 16ra izango dela, eta PSOE-C's itunaren eta Podemosek proposatzen duenaren artean hautatzeko eskatuko dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pablo Iglesias Podemosen buruak aurreratu du apirilaren 14tik 16ra galdetuko dietela alderdikideei PSOEren eta Ciudadanosen arteko akordioaren alde dauden eta ados ote dauden alderdi moreak egin duen aldaketarako gobernurako proposamenarekin.
Podemosen, En Comu Podemen eta En Marearen zuzendaritzek egindako bileraren ostean Iglesiasek aitortu duenez, "oso etsita" atera ziren atzo PSOErekin eta Ciudadanosekin egindako bileratik.
Horregatik, gaineratu dut, "argi" jokatzen jarraitzea erabaki dutela, herritarrei egia esan nahi dietelakoan.
Hala, alderdi barruan egingo duten kontsultako galderak jakinarazi ditu: Nahi al duzu Rivera-Sanchez itunean oinarritutako gobernu bat? eta, ados al zaude Podemosek, En Comu Podemek eta En Mareak proposatzen duten aldaketarako gobernuaren proposamenarekin?
Atzoko bilera
"Atzoko bileraren titularra da Podemosek esandako guztiari ezetz esan ziotela", azaldu du Podemosen buruak.
Iglesiasen esanetan, Podemoseko kideek bileratik ateratakoan zuten sentsazioa izan zen proposamenei "inmobilismoarekin" erantzun zietela, eta horregatik "etsita" atera zirela.
Podemosen idazkari nagusiak metafora bat erabili du atzoko bilera azaltzeko: "Badirudi PSOE Ciudadanosen herrialdera joan dela hegazkinez, pasaportea kendu diotela, eta ezin duela hortik mugitu".
PSOEk, Podemosek eta Ciudadanosek ez omen zuten gobernu formulez hitz egin, baina "oso argi geratu ziren mugak", PSOEk argi adierazi zuelako ez zuela "aztertu ere egin nahi" Gobernu aurrerakoiaren bidea, eta Ciudadanosek Podemos ez duelako Gobernuan nahi.
Hala, Iglesiasek uste du PSOEk eta Ciudadanosek ez dutela mugitu ere egin nahi programaren alorrean, Ciudadanosek esan zielako PSOErekin egindako itunak "ukituak" soilik onartzen dituela.
"Erantzuna zilegi da, baina inmobilista", berretsi du Podemosen buruak.
demosen buruak.