Auzitegi Nazionala
ETAren krimenak gizateriaren aurkakoak direla baztertu du ANk
Agentziak | Erredakzioa
Hala ere, ebazpena gai penaletarako laugarren sekzioak igorritako erabakiarekin kontraesanetan dago. Orduan ETAko bost buruzagi ohiren kontrako ikerketa zabaltzea ontzat eman zuen Auzitegi Nazionalak.
ETAren krimenak gizateriaren aurkakoak izatea baztertu du gaur Auzitegi Nazionalak, herritarren kontrako eraso sistematikoak ez direlako, pertsona zehatzen hilketak edo bahiketak baizik.
Daniel Portero Diginidad y Justiciako presidenteak aurkeztutako kereila atzera bota zuen Ismael Moreno epaileak, eta gai penaletarako hirugarren sekzioak magistratuaren erabakia berretsi du gaur. Porterok ETAko zuzendaritza gizateriaren aurkako krimenengatik ikertzea eskatu zuen, Luis Portero aita 2000. urtean hiltzeagatik.
Hala ere, ebazpena gai penaletarako laugarren sekzioak igorritako erabakiarekin kontraesanetan dago. Orduan gizateriaren aurkako krimenengatik ETAko bost buruzagi ohiren kontrako ikerketa zabaltzea ontzat eman zuen Auzitegi Nazionalak, baina genozidioa baztertu zuen.
Orain, ?gertakariak gizateriaren aurkako krimenak izateko bidea egitea ezinezkoa? dela uste dute Alfonso Guevara, Angeles Barreiro eta Fermin Echarri magistratuek. Hala, 2004ko urriaren 1etik egindako ekintza terroristak bakarrik ikertu daitezke delitu horrengatik; izan ere, orduan sartu zen indarrean Espainian delitu mota hori.
Hirugarren sekzioaren arabera, ?herritarren kontrako eraso orokor eta sistematiko batean parte hartzen ari zela jakin beharko luke egileak, eta ez pertsona zehatz bat hiltzeko borondatea izan, arrazoi edo baldintza zehatz batzuengatik?.
"Ekintza soila da, ez egonkortutako erasoa"
Aretoaren iritzian, "gizateriaren aurkako krimenen ezaugarri nagusia erakundeei egindako mehatxua da; antzeko krimenak egiteko gaitasuna daukate, eta horiek antzeko erreakzioak eragiten dituzte", horrela, beste batzuk hiltzea errazten duen "giroa" sortzen da, "organizazio terroristaren eta biktimaren artean dagoen nagusitasun erlatiboan" ez bezala.
"Terrorismoa -gaineratu dute- ekintza soila da, ez da egonkortutako erasoa eta, hortaz, ez dauka aipatutako giroa sortzeko gaitasuna, -erasoa- ausazkoa baita".
Gainera, gizateriaren aurkako krimenek "egonkortasuna (denboran) eta aparteko arriskua sortzen dute; ekintza terrorista batek, aldiz, ez du giroa sortzeko gaitasunik, alegia, bidegabekeriaren ondorioak biderkatzeko".
Auzitegiaren arabera, Portero fiskalaren hilketaren kasuan "ez da aurrekoa egiaztatu" eta, gainera, ez du uste ETAren bost buru ohi epai daitezkeenik 2004tik hona egindako gizateriaren aurkako krimenengatik, bestela, orain arbuiatutako kereila onartuta egongo litzateke, eta ez legoke bananduta epaitua izango.