Itxi

Inbestidura

Podemosen agiriari beste dokumentu batekin erantzun dio PSOEk

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Sozialistekin “akordiorako osagai asko” zirela ziurtatu du Podemosek, baina “Ciudadanosekin sinatutako akordioan harrapaturik geratuta, akordioa lortzeari uko egin diote”.

Antonio Hernando PSOEko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE

Podemosek iragan osteguneko bileran aurkeztu zuen agiriari beste dokumentu batekin erantzun dio PSOEk, sozialistek atzo jakitera eman zutenez.

Hala, Podemosen testuari erantzun dio PSOEk. Akordiorako tarte zabala zegoela azaldu dute sozialistek; izan ere, Pablo Iglesiasen alderdiak egindako bi proposamen bakarrik baztertu dituzte: 19 eta 20 puntuak, Gobernuaren osaketari eta erabakitzeko eskubideari dagozkionak. “Bi desadostasun argi” aipatu ditu PSOEk.

Podemosen 20 proposamenen aurrean, sozialistek 17 eskaintza egin dituzte. Bi alderdien arteko “jarrera hurbilak” goraipatu ditu PSOEk gutunean, hezkuntzan, osasunean edo ustelkeriaren aurkako borrokan batez ere.

“Eztabaidatzeko aukera izan bagenu, akordioa lortzea posible zen puntuen % 70ean, eta bi desadostasun argi zeuden soilik: Gobernuaren osaketa eta erreferendum independentista”, azaldu du PSOEk mezuan.

“Antzerkia eta itxurak egitea”

Pablo Echenique Podemoseko Antolakuntza idazkariak ironiaz erantzun zion berehala PSOEren gutunari, Twitter sare sozialaren bidez:

Geroago Pedro Sanchezen alderdiarekin “akordiorako osagai asko” zirela ziurtatu zuen Podemosek, baina “Ciudadanosekin sinatutako akordioan harrapaturik geratuta, akordioa lortzeari uko egin dio”.

Albert Riveraren taldeak “itunari ukitu batzuk egiteko aukera bakarrik” eman zuen iragan osteguneko hiruko bileran, Pablo Iglesiasen alderdiak atzo agiri batean azaldu zuenez. PSOEk “gobernu progresistaren bidea lantzeari uko egin zion” eta Ciudadanosek “ez du sekula Podemoseko ordezkariak dituen exekutibo bat onartuko”, erantsi zuenez.

Podemosen ahotan, orain “bi aukera daude bakarrik”, eta “itxurak egiten” jarraitzea ez dago horien artean: “PSOE-PP koalizio handia, edo PSOEk gurekin gobernu progresistaren bidea lantzea”.

bidea lantzea”.bidea lantzea”.

Albisteak (3)