Itxi

AUZITEGI NAZIONALA

10 urteko espetxealdia eskatuko dute Ekineko ustezko hamar kiderentzat

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Jon Patxi Arratibel, Iñigo Gonzalez, Gorka Mayo, Iker Moreno eta Gorka Zabala auzipetuen aurkako epaiketa ostegun honetan hasiko da Auzitegi Nazionalean.

Ekineko ustezko bost kide epaituko dituzte, ostegun honetan hasita, Auzitegi Nazionalean; 2011ko urtarrilean atxilotu zituzten, "ETAko aparatu militarretik banatutako ekintzaileak" izatea egotzita.

Jose Perals fiskalak hamarna urteko espetxe-zigorra eskatuko du epaiketan Jon Patxi Arratibel, Iñigo Gonzalez, Gorka Mayo, Iker Moreno eta Gorka Zabala auzipetuentzat. Hamabina urteko gaitasungabetze berezia ere eskatuko du horietako bakoitzarentzat, talde terroristako kide izatea egotzita.

Ostegun honetan abiatu eta apirilaren 21ean amaituko den epaiketan, KAS desegin ondoren ETAk Ekin mugimendua sortzea agindu zuela defendatuko du fiskalak, ezker abertzalearen "abangoardia politikoan" aritzeko eta "masa mugimenduak dinamizatzeko".

Fiskaltzaren arabera, Ekin legez kanporatua izan arren, talde horrek "ezkutuan" lan egiten jarraitu zuen, "militanteen eta jarraitzaileen ekarpenei esker".