Itxi

Operazioa

Operazioaren aurka protesta egiten ari ziren bi lagun, atxilotuta

Erredakzioa

Atxilotuak 32 eta 26 urteko bi gizonezko dira. Herrizaingo Sailaren arabera, lehenengoak ertzainei eraso egin die pintadak egiten harrapatu ostean.

Atxiloketak direla-eta protesta egiten ari ziren bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Bilbon eta Lekeition (Bizkaia).

Lehen atxilotua Santutxun atzeman dute. 32 urteko gazte bat da eta Herrizaingo Sailaren arabera, atxilotuen askatasunaren aldeko pintadak egiten harrapatu dute.

Iturri berdinen arabera, identifikatzerakoan gazteak agenteei eraso egin die eta, ondorioz, atxilotu egin dute. Momentu horretan bost kideko talde batek eraso egin die ertzainei eta bost lagun horiek ihes egitea lortu dute.

Bigarren atxiloketa Lekeition jazo da, Guardia Zibila operazioarekin zerikusia zuten miaketak egiten ari zenean.

Atxiloketen aurka protesta egiten ari ziren manifestariek Ertzaintzaren aurka harriak bota dituztela adierazi du Herrizaingo Sailak. Ertzaintzak segurtasun dispositibo bat mantendu du miaketen inguruan eta 26 urteko lagun bat atxilotu du.