Itxi

Akordioa Auzitegi Nazionalean

Ekineko ustezko bost kideak ez dira espetxera sartuko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Jon Patxi Arratibel, Iñigo Gonzalez, Gorka Mayo, Iker Moreno eta Gorka Zabala ez dira espetxera itzuli beharko, fiskalarekin akordio batera heldu ondoren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jon Patxi Arratibel, Iñigo Gonzalez, Gorka Mayo, Iker Moreno eta Gorka Zabala Ekineko ustezko kideak epaitzen ari dira gaur Auzitegi Nazionalean; 2011ko urtarrilean atxilotu zituzten, "ETAko aparatu militarretik banatutako ekintzaileak" izatea egotzita. Euskadi Irratiak aurretatu duenez, epaiketa hasi eta berehala akordioaren berri eman dute; fiskalarekin adostuta, zigor eskariak zortzi urtetik bira murriztu dituzte, eta ez dira espetxera itzuli beharko.

Horrela, akusatuek “indarkeriari uko egin diote, eragindako sufrimenduagatik terrorismoaren biktimei kalte-ordaina emateko borondatearekin”.

Zigor Kode berriaren 579 bis 4 artikulua aplikatu du Jose Perals fiskalak auzian. Araudia uztailean sartu zen indarrean; gertakaria “ez oso larria” denean eta indarkeria ez dagoen kasuetan zigor txikiagoa ezartzeko aukera ematen du.

Auzitegi Nazionaletik atera direnean bost akusatuek senideak eta lagunak zituzten zain. Urtebeteko aurreneurrizko espetxealdia bete zuten guztiek.

Batasunako 35 auzipetuek adostutako akordioaren eskema bera jarraitu dutela azaldu du Mayok kazetarien aurrean. “Konponbideen bidean aurrera egiten jarraitzeko” aukera ematen diela gaineratu du. Bestalde, “salbuespen legeak” aplikatzeari uzteko eskatu dio Gobernuari. Datorren larunbatean, Iruñean, egin beharreko manifestazioan parte hartuko dutela iragarri du.

“Tortura basatiak”

2011ko urtarrilaren 8tik 12ra “Guardia Zibilaren tortura basatiak” jasan behar izan zituztela salatu du Mayok. Era berean, Auzitegi Nazionalak torturak “onartu” zituela kritikatu du.

“Torturarekin bukatzeko eskatzen diogu Estatuari, Euskal Herrian militante independentisten kontrako praktika sistematikoa izan dela onartu behar du”, adierazi du.

Azkenik, Auzitegi Nazionala kritikatu du. Mayoren ahotan, epaitegiak “militante independentisten eskubideak ez ditu bermatzen”.

Hasiera batean, fiskalak hamarna urteko espetxe-zigorra eskatu behar zuen epaiketan auzipetuentzat. Hamabina urteko gaitasungabetze berezia ere eskatu behar zuen horietako bakoitzarentzat, talde terroristako kide izatea egotzita.

Batasuna, Segi eta Askatasunarekin, bilerak

Behin-behineko ondorioen idatzian, Batasuna, Segi eta Askatasunako ordezkariek Nafarroako Ekinen arduradunekin bilera organikoak egin zituztela ziurtatu zuen fiskalak. “Banatutako militanteak” zirela erantsi zuen Fiskaltzak.

Bilera horietan, Gorka Mayo (hautagaitza politikoetan parte hartu zuen) eta Gorka Zabala Batasunako kideen papera goraipatu zuen fiskalak.

Bestalde, Iker Morenok eta Iñigo Gonzalezek paper “oso aktiboa” izan zuten Segin. Bitartean, presoen aldeko “hainbat” ekitaldi bultzatu zituen Jon Patxi Arratibel El Carmen herriko tabernako arduradunak.

“Zalantzarik gabe, atzemandako agiriek Ekinen existentzia frogatzen dute2009an eta 2010ean, baita bere paper erabakigarria ezker abertzaleko zuzendaritza politikoan ere, ETAren esanetara”, ondorioztatu zuen.

orioztatu zuen.orioztatu zuen.

Albisteak (2)

Bideoak (1)