Itxi

Hauteskunde orokorrak

Podemos prest egongo litzateke hauteskundeetara IUrekin aurkezteko

EFE

Leer en Castellano

Horrenbestez, eta hauteskundeak errepikatuko balira, bi alderdiek batera aurkezteko ituna adosteko negoziazio formalak hasiko lituzkete.

Pablo Iglesias eta Alberto Garzon Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Podemosek onartu egingo luke balizko hauteskunde orokorretara IUrekin batera aurkeztea, EFE albiste agentziak Pablo Iglesiasen alderdiko iturriak aipatuta zabaldu duenez.

Espainiako egoera politikoa kontuan hartuta, oso litekeena da hauteskunde orokorrak ekainean errepikatu behar izatea, eta, hala gertatuz, gero bi alderdiak hautagaitza bakarrean joango lirateke.

Hauteskundeak deituz gero, bi alderdiek negoziazio formalak hasiko dituzte, EFE agentziaren arabera. Hainbat gai dituzte adosteko: koalizio elektoral moduan gisa aurkeztea edo alderdi instrumental bat sortzea; Alberto Garzonek eta IUko gainerako kideek zerrendan izango duten postua; edo hautagaitzak izan behar duen izena.

Gainera, negoziazio mahaian lortutako akordioa Podemoseko eta IUko oinarriek berretsi beharko dute, indarrean jarri ahal izateko.

Albisteak (1)