Itxi

OTEGI-POWELL BILERA

Otegi: 'Bake prozesua azken muturreraino eramango dugu'

ANE ROTETA | LONDRES

Bake prozesuaren alde lanean  jarraitzeko konpromisoa agertu dute Otegik eta Powellek, Londresen izan duten bileran.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak aurrez aurre erakutsi nahi izan dio bere esker ona Jonathan Powell Aieteko Bake Konferentziaren eragile nagusiari, euskal gatazkaren konponbiderako egindako lanagatik. Tony Blairren kabineteburuak  bere bulegoan, Londresen, hartu du ezker abertzaleko buruzagia.

"Errespetu handia diot Otegik bakeari egindako ekarpenari", esan du Powellek.  Horren hitzetan, ETAk indarkeria uzteko emandako hitza bete du. Gatazkari konponbidea eman behar zaiola nabarmendu du.

Otegi ere ildo beretik mintzatu da. "Izugarrizko aukera ireki denean bakea egiteko Euskal Herrian, beraiek termino oso arduragabean jokatzen ari dira. Horrek gauzak zaildu egiten ditu. Baina gauza guztien gainetik, konpromiso batera heldu gara: lanean jarraituko dugu eta irekitako prozesua azken muturreraino eramango dugu", esan du.

Arratsaldean, Britania Handiko Parlamentuan izan da Otegi, gatazken konponbiderako batzorde mistoan, eta Euskal Herriko errepublika independentea eraikitzeko proposamena azaldu du bertan. Egitasmoa gauzatzeko bi oinarri ezinbestekotzat jo ditu: “euskal gizartearen eta nazioarteko komunitatearen babesa”.

Otegik asteburuan hasi zuen Europan barrena egiten ari den bost egunetako bira, Irlandara joanda eta Sinn Feinen urteko batzar nagusian parte hartuta. Gaur, esan bezala, Londresen izan da eta astearte honetan Bruselara joango da.

Bruselan, Europako Aliantza Librea talde parlamentarioarekin bilduko da asteartean, eta asteazkenean hitzaldi bat eskainiko du Europako Ezker Batuaren eta Ipar Europako Ezker Berdearen Talde Konfederalaren batzarrean; talde parlamentario horretako kide dira EH Bildu, IU eta Podemos.

IU eta Podemos.

Albisteak (3)

Bideoak (2)