Itxi

Adierazpen instituzionala

Nafarroako Parlamentuak ETBren seinalea jasotzeko nahia berretsi du

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

"Foru Erkidegoko herritarrek informazioa libreki jasotzeko duten oinarrizko eskubidea" aitortzea eskatu du.

Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzordea. Argazkia: Efe

Foru Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala onartu du 2013ko abenduaren 12an ganbera horretan egindako ekimena berresteko; hala, Nafarroan ETBren seinalea jasotzeko beharrezko neurriak hartzeko eskatu diete erakunde publikoei.

Adierazpenaren bigarren puntuan (Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Ezkerrak aurkeztu dute), Nafarroako Parlamentuak "Foru Erkidegoko herritarrek informazioa libreki jasotzeko duten oinarrizko eskubidea" aitortzea eskatu du.

Gainera, hirugarren puntuan, legearen barruan ahal dituen neurri guztiak hartzeko eskea egin diote Nafarroako Gobernuari, herritar nafarrek ETBren kateak jasotzeko duten eskubidea" bermatzeko, eta "hori galarazteko neurriak saihesteko".

Espainiako Gobernua ere aipatzen dute adierazpenean, "Nafarroako herritarrek informazioa jasotzeko duten eskubidea lehenetsi" dezan, eta eskubide horren "urraketa" eragingo lukeen neurririk ez hartzeko exijitu diote.

Geroa Baik, EH Bildu, Podemosek eta Ezkerrak bozkatu dute adierazpenaren alde, eta UPN eta PP kontra agertu dira, bigarren puntuan izan ezik, babestu egin baitute. PSNk adierazpenaren alde bozkatu du, laugarren puntuan izan ezik, kontra bozkatu dute eta.

Espainiako Gobernuaren Industria Ministerioak ETBren Nafarroako emisioak etetea eskatu dio Foru Exekutiboari.

u Exekutiboari.u Exekutiboari.

Albisteak (1)