Itxi

Herri akusazioa

Kasu guztietan segiko duela ziurtatu du Manos Limpiasek, Noos barne

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Manos Limpiasen Andaluziako koordinatzaileak ziurtatu duenez, ez dute inolako agindurik kasu sindikatua parte hartzen ari den auzietatik erretiratzeko.

Miguel Bernard Manos Limpiaseko burua espetxera bidali zuen epaileak. Argazkia: EFE

Arnaldo Fernandez Calderon Manos Limpias sindikatuak Andaluzian duen koordinatzaile nagusiak gaur ziurtatu duenez, herri akusazio gisa aurkeztu den auzi guztietan parte hartzen jarraituko du, Noos auzian barne.

Sevillan eskaini duen prentsaurrekoan Fernandezek adierazi du Andaluziako lan erregulazioko txostenen auzian -EREen auzi gisa ezaguna- herri akusazio gisa aurkeztu direla, hain zuzen ere, bost urtez sindikatua ordezkatu duen abokatuak zereginari uko egin ostean. Gainera, doan lan egingo duen eta errepresalien beldur izango ez den prokuradore baten bila ari direla azpimarratu du.

Manos Limpiaseko Andaluziako koordinatzailearen esanetan, sindikatuaren zuzendaritzatik jakinarazi diote ez zuzendaritzak eta ezta espetxeratuta dagoen Miguel Bernard sindikatuko buruak ere ez dutela inolako agindurik eman Manos Limpias parte hartzen ari den auzietatik erretiratzeko.

Bestalde, Sevillan irekitako auzietan parte hartzen ari den Manos Limpiaseko abokatuak azaldu duenez, sindikatuak azkeneraino eutsiko die akusazioei harik eta gizarte zibila defendatzeko eta politikari ustelek lapurtzen jarraitu ez dezaten.

 

 

Albisteak (4)