Espainiako hauteskundeak
Eta orain, zer? Hauxe izango da hauteskundeetarako bidea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako erregeak maiatzaren 3an sinatuko du Gorteak desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua.
Alderdiek ez dute azken orduko akordiorik lortu, eta, horrenbestez, Felipe VI.a Espainiako erregeak ez du hautagairik proposatu Espainiako Gobernuko presidente izaten saiatzeko. Horrek ekainaren 26an hauteskundeak errepikatzea ekarriko du.
Hauxe izango da bozen egunerako ibilbidea:
- Maiatzak 2. 24:00etan bukatuko da Kongresuak Espainiako Gobernuko presidentea izendatzeko epea.
- Maiatzak 3. Felipe VI.a erregeak Gorteak desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua sinatuko du. Egun horretan bertan publikatuko da testua Estatuko Aldizkari Ofizialean. Posta bidez bozkatzea eskatzeko epea hasiko da.
- Maiatzak 10. Azken eguna izango da udalek jakinarazi dezaten zein lekuetan jarri ahalko dituzten alderdiek hauteskunde kartelak eta pankartak.
- Maiatzak 13. Azken eguna izango da koalizioak osatzeko. Udalek
- Maiatzak 18. Hasi egingo da hautagaitzak aurkezteko epea.
- Maiatzak 23. Bukatu egingo da hautagaitzak aurkezteko epea.
- Maiatzak 25. Hautagaitzen zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean publikatuko dute.
- Maitzak 27. Azken eguna izango da hauteskunde batzordeek jakinaraz dezaten hautagaitzetan irregulartasunik ote dagoen.
- Maiatzak 28. Azken eguna izango da atzerrian bizi direnek bozkatzea eskatu ahal izateko.
- Maiatzak 30. Hauteskunde batzordeek hautagaitzak proklamatuko dituzte.
- Maiatzak 31. Proklamatutako hautagaitzak Estatuko Aldizkari Ofizialean publikatuko dituzte.
- Ekainak 1. Hauteskunde batzordeek kartelak, pankartak eta banderak non jarri jakinaraziko diete alderdiei. Hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak egiteko azkeneko eguna.
- Ekainak 2. Administrazio-auzietarako epaitegian hautagaitzen kontrako helegiteak aurkezteko epearen amaiera.
- Ekainak 4. Hautagaitzen kontrako helegiteen inguruko erabaki judizialak emateko epemuga.
- Ekainak 6. Auzitegi Konstituzionalean hautagaitzen kontrako helegiteak aurkezteko epearen amaiera. Hauteskunde erroldaren bulegoak postaz bozkatzeko eskaera egin dutenei boto-txartelak bidaltzeko epearen hasiera.
- Ekainak 9. Auzitegi Konstituzionalak hautagaitzen kontrako helegiteen inguruan erabakitzeko azken eguna.
- Ekainak 10. 00:00etan hasiko da kanpaina
- Ekainak 16. Postaz bozkatzeko eskaera egiteko azken eguna
- Ekainak 19. Hauteskunde erroldaren bulegoak postaz bozkatzeko eskaera egin dutenei boto-txartelak bidaltzeko epearen amaiera.
- Ekainak 20. Hauteskunde inkestak argitaratzeko azkeneko eguna
- Ekainak 22. Postaz bozkatzeko azken eguna
- Ekainak 24. 24:00etan amaituko da hauteskunde kanpaina
- Ekainak 25. Gogoeta eguna
- Ekainak 26. Hauteskunde eguna
- Ekainak 29. Hauteskunde batzordeek botoen zenbaketa orokorra hasiko dute.
XII. legegintzaldirako Gorteak osatzeko eguna hauteskundeak deitzeko dekretuan zehaztuko dute, baina uztailaren 21 edo lehenago izan beharko du.