Itxi

EUROVISION 2016

Eurovisionek "espresuki" debekatutako banderen zerrenda

EITB.EUS

Leer en Castellano

Ikurrinaz gain, talde, estatu, eskualde, errepublika eta hiri hauetako banderak debekatu dituzte: Estatu Islamikoa, Palestina, Kosovo, Nagorno Karabakh, Krimea, Ipar Zipre, Donetsk eta Transnistria.

Eurvision 2016 jaildia hartuko duen agertokia, Stockholmen. Argazkia: Eurovision Song Contest (STV)

Eurovision jaialdiaren antolatzaileek maiatzaren 16an Stockholmen (Suedia) egingo den jaialdian erakutsi ezin diren banderen zerrenda kaleratu dute, sarreren salmentarako web orrian. Hain zuzen, bederatzi bandera aipatu dituzte "espresuki", eta tartean sartu dute ikurrina.

"Debekatutako banderak" izenburupean eman dute jakitera jaialdiko jaialdiaren antolatzaileek erabaki horren berri. Testuan zehaztu dutenez, "herri, lurralde edota eskualde" banderak ezingo dira erakutsi, ez eta mezu komertzialak edota baztertzaileak dituztenak ere.

Ikurrinaz gain, toki hauetako banderak debekatu dituzte: Estatu Islamikoa, Palestina, Kosovo, Nagorno Karabakh, Krimea, Ipar Zipre, Donetsk eta Transnistria.

Euskal Herriko bandera zerrenda horretan agertzeak, besteak beste, Estatu Islamikoaren parean, euskal agintarien haserrea eragin du. Iñigo Urkullu lehendakariak, esaterako, "okerra lehenbailehen zuzentzeko" eskatu dio Eurovisioni.

Albisteak (2)