Itxi

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Arnaldo Otegi: 'Herri hau ispiluaren aurrean jarri behar da'

E. Lotina | eitb.eus

Leer en Castellano

Ezker abertzaleak “proiektu independentista berri bat” behar duela azpimarratu du Sorturen idazkari nagusiak. Otegik ez du aliantzarik baztertu, baina indar politikoei egitasmoa zehazteko eskatu die.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Herria “ispiluaren aurrean jarri behar da”, adierazi du gaur Arnaldo Otegi Sorturen idazkari nagusiak. Hori “lan kolektiboa izan behar da, ez pertsona baten ardura”, azpimarratu du.

“Nik ez dut uste herrigintza pertsona batek edo politburo batek egin behar duenik. Zentzu horretan, Kataluniak nahiko arrasto eman ditu”, azaldu du ezker abertzaleko buruzagiak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. “Bidea zaila izango da, baina bidea egin behar da”, erantsi du.

Ezker abertzalea bere gainean “ardura handia” jartzen ari dela onartu du Otegik. “Gehiegizko ardura jartzen ari dira nire gain, baina ardurak betetzeko daude, nik gustura egiten dut; borrokan alai eta zoriontsu naiz”, esan du. Hala ere, “ez dut inongo errezeta magikorik”, ohartarazi du.

“Independentziaren pultsua”

Bestalde, ezker abertzaleak “proiektu independentista berri bat” behar duela azpimarratu du buruzagiak. “Herri honekin eta nahi dutenekin independentziaren bidea jorratu behar dugu, baina beste parametro batzuekin”, nabarmendu du.

“Independentziaren pultsua galtzen duenean, herri honek ez du pultsurik”, esan du Sortuko ordezkariak, eta gaur egun “herri hau Madrilera begira dago”, deitoratu du.

Otegik ez du aliantzarik baztertu, baina indar politikoei egitasmoa zehazteko eskatu die. “Ni nahiko ‘anguitista’ naiz zentzu horretan: programa, programa, programa”, adierazi du.

Espetxetik atera denetik ez duela Iñigo Urkullu lehendakariaren deirik jaso jakinarazi du Otegik, eta EAJren deitik ere ez duela jaso gaineratu du.

Disidentzia

Disidentziak eta ATA bezalako kolektiboek egindako adierazpenak ere izan ditu hizpide ezker abertzaleko buruzagiak. Sare sozialek eskaintzen duten “anonimatutik edozein gauza” esan daitekeela kritikatu du Otegik, eta “arduraz” jokatzeko eskatu du. Sektore batzuk ez daude ados estrategia berriarekin, horren esanetan.

ETAren erabakia eta ezker abertzalearen gogoeta “berandu” heldu direla onartu du Otegik, baina ez du datarik eman. “Dezente lehenago, urte batzuk lehenago” heldu behar izan zela erantsi du. “Batzuek Loiola eta beste batzuek Lizarra” aipatzen dutela gaineratu du.

Bere garaian Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak azaldutako “ausardia” goraipatu du Otegik, “elkarrizketaren alde” egin zuelako.

Azkenik, eta gaur egungo egoera berriaz galdetuta, “askorentzat putakeria bat” dela esan berri du Jesus Eguiguren PSE-EEko presidente ohiak Gurb aldizkarian, eta Otegi “erabat ados” agertu da berarekin. “Gatazka erabiltzen zutenentzat edo ‘segurokrata’ guztientzat bakea zitalkeria” dela berretsi du Sorturen idazkari nagusiak.

zkari nagusiak.zkari nagusiak.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Audioak (1)