Itxi

Biurrunek, ezetz

Hautagai bila, ospe soziala duten pertsonen alde egingo du Podemosek

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

"Hainbat izen" badituztela esan du Nagua Albak zuzentzen duen alderdiak, baina Biurrunen erabakiaren zain, bakar batekin hitz egin ez dutela nabarmendu dute.

Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusia. EFE

Lehendakarigai bila dabil Podemos Euskadi, Garbiñe Biurrun epaileak ezezkoa bota ostean. Alderdi moreak azpimarratu duenez, gizarte zibilean ospea duten pertsonen alde egingo du, eta hautagaia nor den gorabehera, barne hauteskundeek edukiko dute azken hitza.

EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte arloko aretoko presidente eta Jueces para la Democracia elkarteko kideak gaur iragarri duenez, ez da EAEko hauteskundeetan lehendakarigaia izango. Eskaintza egin zion apirilean Podemosek, eta "gogoeta zail eta sakon" baten ostean, eskaintzari 'ezetz' esatea erabaki du epaileak.

Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiak berak aipamena egin dio Biurrunen erabakiari. Twitterren duen kontuan, honakoa argitaratu du Albak: "Aldaketaren alde dauden pertsonak eta agenteak gurera biltzeko konpromisoari eusten diogu. Modu eta leku ezberdinetatik. Garbiñe ere hor egongo da".

 

 

'Zenbait izen'

Podemos Euskadiko iturriek Europa Press albiste agentziari azaldu diotenez, "gizarte zibilaren hainbat izen dituzte tiraderan gordeta", baina Biurrunek zer erantzun zain egon direnez, ez dute bakar batekin hitz egin.

Dena dela, barne hauteskundeen bidez aukeratuko dute hautagaia, zehaztu dute alderdi moreko kideek.

"Ahalik eta prozesu irekiena egin nahi dugu, euskal gizarteak modu irekian parte hartzeko aukera izan dezan", argitu dute.

Hala, datozen asteetan ekingo dio Podemos Euskadik barne hauteskundeak prestatzeko prozesuari. "Denboraz" dabiltza, haien iritzian, hauteskundeak urrian izango direlako.

zango direlako.

Albisteak (2)