Itxi

Herri elkargo bakarra

Iparraldeak herri elkargo bakarra sortzeko bi baldintzak bete ditu

O.A. | EITB.EUS

Leer en Castellano

Aurrez biztanleen erdien babesa bazuen eta astearte iluntzetik aurrera baita udalen erdiena ere.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Astearte iluntzeaz geroztik, herri elkargo bakarra sortzeko Frantziako Gobernuak ezarritako bi baldintzak betetzen ditu Ipar Euskal Herriak. Hauek ziren bete beharreko bi baldintzak: batetik, 158 herrien erdien babesa lortzea eta, bestetik, herri horiek biztanleriaren erdia ordezkatzea.

Iparraldeak biztanleriaren baldintza betetzen zuen jada eta gaur, berriz, Ipar Euskal Herriko 80 herriren babesa lortuta, udalerriena ere bete du.

Gaur bozketak egin dituzte Aiherran, Bardozen, Atharratzen, Ürrüstoi-Larrabilen, Pagolan, Milafrangan, Sarrikotapean eta Bokalen, eta, Bokale salbu, beste guztiak herri elkargo bakarraren alde agertu dira.

Horrenbestez, Ipar Euskal Herriak instituzio propioa izango du lehendabizikoz Frantziako errepublikaren baitan. Gainera, aipaturiko herri elkargo horrek Ipar Euskal Herriko muga historikoak errespetatuko ditu.

Albisteak (4)

Bideoak (1)