Itxi

ETB NAFARROAN

Espainiako Gobernua: 'Ez genuen aukerarik ETB Nafarroan mantentzeko'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Baimenik gabeko emisioen kasuetan, seinalea eteteko neurria derrigorra dela legez esan du Industria Ministerioak.

ETBren seinalea Nafarroan mantentzeko aukerarik ez zutela ziurtatu du Industria Ministerioak. Horren arabera, emisioek baimenik ez duten kasuetan, legeak seinalea etetera behartzen du, kautelazko neurri modura.

2015ean, orduko Nafarroako Gobernuak, UPN boterean zela, salaketa jarri zuen Industria Ministerioan, ETBk Foru Erkidegoan emititzearen kontra.

Auzitegi Gorenaren arabera, dagokion erkidegotik kanpo emititzeko eskubideen inguruko erabakiak Estatuak hartu behar ditu.

"Nafarroako Gobernu berriak hartuko dituen neurriak errespetatuko ditu. Legearen araberako erabakiak hartzen jarraituko dugu", esan du Industria Ministerioak.

ioak. ioak.

Albisteak (3)