Itxi

Euskal Telebista

Sinadurak biltzen ari dira Change.org-en, Nafarroan ETB ikusteko

eitb.eus

Leer en Castellano

Sare sozialak haserre agertu dira, Espainiako Gobernuak ETBren Nafarroako emisioa etetera behartu ondoren.

Erabiltzaile batek sinadura bilketa bat abiatu du Change.org webgunean, Nafarroan ETB ikusi ahal izateko helburuz. Izan ere, EiTBk baieztatu du ostegunean eten egin beharko duela Euskal Telebistaren emisioa Foru Erkidegoan, Espainiako Gobernuko Industria Ministerioak behartuta.

Sinadurak biltzeko kanpaina atzo sortu zuten, EiTBk emisioaren etena iragarri zuen egunean. 24 ordu baino gutxiagoan, 7.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte. 20:10ean, 7.134 ziren.

Kanpaina sustatu duen erabiltzaileak Change.org webgunean azaldu duenez, "Industria Ministerioari Nafarroarentzako beste multiplex bat eskatzeko deia egiten diegu Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari".

"Nafarroako telebista-eskaintza ahalik eta handien izatea defenda dezagun; zenbat eta telebista gehiago, hobe", gaineratu du.

Beste sare sozialak

Twitterren ere erabiltzaile ugarik salatu egin dute Industria Ministerioak ETB 'itzali' izana, eta UPNren aurka egin dute, alderdi horrek jarri baitzuen Euskal Telebistaren emisioaren aurkako salaketa. Hori horrela, #EskerrikAskoUPN traola ironikoa sutatu dute.

Beste hainbat erabiltzailek gogorarazi dute atzo, hain justu, Pentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna izan zela.

Facebooken, gainera, "Nafarroan ETB ikusi nahi dugu" taldea arrakasta izaten ari da.

izaten ari da.

Albisteak (4)