Ipar Euskal Herria
Elkargo bakarraren aurkako helegitea prestatzen ari dira
Euskadi Irratia | eitb.eus
Elkargoari ezetz esan zioten zenbait herriko etxe helegitea prestatzen ari dira. Hala, Nafarroa Behereko udal batzuek helegitea jartzeko asmoa agertu dute.
Ipar Euskal Herriko elkargoari ezetz esan dioten zenbait herriko etxe helegitea prestatzen ari dira mankomunitate bakarraren aurka, Euskadi Irratiak jakin duenez.
Dena den, aurka dauden bi udal nagusiek ez dute helegite hori babestuko, Angeluko eta Biarritzeko auzapezak helegitea aurkeztearen aurka agertu baitira. Nafarroa Behereko zenbait udalek, berriz, helegitea jartzeko asmoa azaldu dute jada.