Itxi

NAFARROA

Geroa Bai eta EH Bildu ez dira elkarrekin aurkeztuko orokorretara

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Podemos eta I-E alderdiek koalizioa osatzeari ezetza eman ondoren, Geroa Baik eta EH Bilduk ere bakarka aurkeztea erabaki dute Nafarroan.

Nafarroako Gobernu berria osatzeko akordioaren aurkezpena, iazko uztailean. EFE.

Geroa Bai eta EH Bildu bakoitza bere aldetik aurkeztuko da, Nafarroan, ekainaren 26ko hauteskunde orokorretara. Azken asteotan, Foru Gobernua osatzen duten lau taldeek elkarrekin joateko aukera izan dute mahai gainean, baina Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak ezetza eman diote aukera horri.

Bi alderdion ezetzaren aurrean, EH Bilduko eta Geroa Baiko zuzendaritzek bilera izan dute goizean, egoera aztertu eta hauteskundeetara nola aurkeztu erabakitzeko. Koldo Martinez Gero Baiko parlamentarioak jakitera eman duenez, gaia aztertu ostean, bozetara bakoitza bere aldetik aurkeztea adostu dute bi aldeek. Bilera giro oso atseginean egin dela nabarmendu du Martinezek.

Erabakiaren atzean arrazoi bat baino gehiago daudela esan du Geroa Baiko kideak. Nabarmendu duenez, EH Bildurekin koalizioa osatzea modu askotara uler daiteke, eta diputatu bat lortzeko "salbazio tresna" bezala interpretatu daiteke. Horregatik, eta "beldurrik ez dutela"  argi utzita, bakarka aurkeztuko dira.

Albisteak (3)