Itxi

Legebiltzarra

Poliziaren biktimen lesio psikikoak aztertzea eskatu du Etxeberriak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Biktimak baloratzeko batzordean psikologoak ere egon behar direla esan du.

Paco Etxeberria. EiTB

Francisco Etxeberria antropologoak proposatu du Poliziaren biktimak baloratzeko batzordean psikologoak ere egotea, biktimek aztarna psikologikoak ote dituzten egiaztatzeko.

Etxeberriak agerraldia egin du giza eskubideen Eusko Legebiltzarreko batzordean, EH Bilduk eskatuta, Poliziaren biktimak aitortzeko lege proiektuari buruz duen ikuspegia emateko.

Antropologoak baloratu egin du batzordean hiru auzitegi mediku egotea, auzien alde teknikoena argitu dezaten.

Nolanahi ere, balorazioak egiteko prozedura “lesio fisikoetara” zuzenduta dagoela ohartarazi du, eta “lesio psikikoak” ez dituztela kontuan hartu gaineratu du.

Horregatik, batzorde horretan psikologoak ere egotea proposatu du.

Puntu hori kenduta, lege proiektua “ondo egituratuta” dagoela iritzi dio, eta lantaldeak biktimei laguntzea “garrantzitsua” dela esan du, behar beste agiri bila ditzaten.

Albisteak (2)