Itxi

Biltzarra

CUPen biltzarrak Junts pel Sí-tik 'askatzeko' zuzenketa bat onartu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Testuaren arabera, egonkortasun-hitzarmena "espetxe" bat izan da CUPentzat, ekimena izateko ahalmena murrizten baitio.

CUPen biltzarra. Artxiboko irudia

Olesa de Montserraten (Bartzelona) bilera izan duen CUPen biltzar nazionalak zuzenketa bat onartu du gaur, zeinaren bidez Junts pel Sí (JxSí) alderdiarekin sinatuta duen egonkortasun-hitzarmenetik "askatzeko" deia egiten du, alderdi horrek defendatzen duen independentziaren aldeko hauste-proiektua gauzatu ahal izateko.

Sant Pere de Riudebitlles-eko (Bartzelona) biltzar lokalak aurkeztu duen testuak jasotzen duenez, egonkortasun-hitzarmena "espetxe" bat izan da CUP-entzat, ekimena izateko ahalmena murrizten diolako eta Estatuarekin hausteko urratsak ematen ez dituen gobernu baten bazkide bihurtzen duelako.

Zuzenketak zehazten duenaren arabera, beharrezkoa da, batetik, independentziari buruzko aldebakarreko erreferendum bat behartzea 2017ko urtarrila baino arinago; bestetik, Generalitatearen aurrekontuei babesik ez ematea, baldin eta ez badute Estatuaren inposizioen aurrean "desobedientzia garbia" planteatzen.

Zuzenketa partziala onartu aurretik, CUPen Biltzar Nazionalak JxSí-rekin are eta kritikoagoa zen osoko zuzenketa bat bota du atzera. Zuzenketa hori ez da aurrera atera emaitza "justu samar" bategatik, adierazi du alderdiko bozeramaile batek.

Albisteak (1)