Itxi

Asteazkenean Moncloa Jauregian

Zapatero eta Rajoy Greziaren laguntza aztertzeko bilduko dira

Erredakzioa

Gobernuko presidenteak eta PPko presidenteak Espainiaren 9.792 milioi euroko diru-ekarpena eta Estatuko finantza-sistemaren egoerari buruz hitz egingo dute.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea eta Mariano Rajoy PPko buruzagia Moncloa Jauregian bilduko dira datorren asteazkenean 10:00etan.

Zapaterok eta Rajoyk Greziari laguntzeko Espainiaren diru-ekarpena aztertuko dute: euroguneak emango dituen 80.000 milioien % 12,24, hau da, 9.792 milioi euro. Laguntza pakete osoa 110.000 milioi eurokoa da.

Espainiako finantza-sistemaren egoerari buruz ere hitz egingo dute, Exekutiboaren iturrien arabera.