Itxi

Herri-galdeketak

Gure Esku Dagok 'oso positibotzat' jo du izandako parte-hartzea

eitb.eus

Leer en Castellano

Parte-hartzea ia % 30ekoa izan da, ia 37.000 lagun joan baitira botoa ematera.

Anjel Oiarbide, Gure Esku

Angel Oiarbide Gure Esku Dagoko bozeramailearen iritzian, "oso positiboa" izan da eguna nola joan den eta izandako parte hartzea.

Kazetarien mikrofonoen aurrean adierazi duenez, bozkatu ahal zuten guztien ia % 30ek parte hartu dute jardunaldian zehar, eta zoriondu egin ditu: "Bihotzez zoriontzen ditugu parte hartu duten herritar guztiak, gaurkoa egun handia baita".

Gure Esku Dago ekimenarentzat "egun oso-oso garrantzitsua da gaurkoa", azpimarratu du, eta gauzarik behinena "guzti honek uzten duen arrastoa" dela erantsi du.

Eguneko zenbait datu

Gure Esku Dago dinamikak deituta, erabakitzeko eskubideari buruzko herri galdeketak egin dira gaur Euskal Herriko 34 herritan: Goierriko 23 herrietan, Debagoienako zortzitan, Azpeitian, Ispasterren eta Aramaion. Guztira, 16 urtetik gorako 125.332 herritar deitu dituzte galdeketetan parte hartzera.

Hauteslekuak zabalik egon dira 09:00etatik 20:00etara. 113 mahai jarri dituzte eta programa informatikoa erabiliko dute herritar bakoitzak bi aldiz bozkatzen ez duela bermatzeko. Botoa emateko eskubidea izango dute herri galdeketa antolatu duten herrietako biztanle eta 2016ko ekainaren 5ean 16 urte edo gehiago dituzten pertsona guztiek, beti ere, euren nortasuna, adina eta bizilekua egiaztatzen badituzte.

Behin arratsaldeko 20:00etan boza emateko epea bukatuta, guztizko parte-hartzea % 29,36koa izan dela eman dute jakitera antolatzaileek (uste baino beranduago izan bada ere). Horrenbestez, bozkatzeko aukera zuten 125.333 pertsonetatik 36.884 lagunek eman dute botoa

Galderei dagokionez, Goierri eta Ispasterren honako izan da galdera: Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?. Debagoienan, Aramaion eta Azpeitian, berriz, beste hau: Nahi duzu euskal estatu independente bateko herritarra izan?

Albisteak (2)

Informazio gehiago (3)