Itxi

Presoak

Fraile lekuz aldatzea ukatu dute 'oso larri' egonda, dio Etxeratek

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Etxeratek salatu egin du presoei banakako eskariak egitea eskatzea eta, aldi berean, "sistematikoki makurraraztea salbuespeneko espetxe politika baten aurrean".

Etxerat preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak ziurtatu duenez, Auzitegi Nazionalak ukatu egin dio Gorka Fraile ETAko kideari senideen etxetik gertuko espetxe batera joatea. Fraile Badajozen dago "oso larri", mihian minbizia baitauka, dio elkarteak.

Etxeratek ohar baten bidez zabaldu dutenez, presoak 2015eko martxoan egin zuen eskaera, minbizia diagnostikatu ziotenean, baina ezezkoa eman zion bai Espetxe Zuzendaritzak, baita Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiak ere.

ANK, orain, ez du aintzat hartu presoen abokatuek aurkeztutako helegitea, aipatutako iturriaren arabera.

Etxeraten esanetan, auzitegiak "ETAko beste preso batzuen eskaerak ukatzeko eredu bera erabili du, banakako ebazpena dela erakusten duen aldaketarik gabe".

Elkarteak, ere berean,  salatu egin du presoei banakako eskariak egitea eskatzea eta, aldi berean, "sistematikoki makurtaraztea salbuespeneko espetxe politika baten aurrean".

 

 

Albisteak (1)