Berrantolaketa prozesua
Sortuk bere eraldaketari eutsiko dio uztailaren 2tik aurrera
Radio Euskadi | eitb.eus
Ezker abertzalearen historian lehen aldiz, militanteek alderdiko buruzagiak barne-hauteskundeetan eta zerrenda irekiekin aukeratuko dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Sortu barne antolaketan aldaketa garrantzitsu bat egiteko prestatzen ari da. Sorturen lehen kongresuak zuzendaritza berria aukeratuko du barne-hauteskundeetan, Radio Euskadik azaldu duenez. Gainera, erabakiak hartzeko esparrua Internetera zabalduko du ezker abertzaleak.
Hauteskunde orokorren ondoren aurretiazko fasea hasiko du Sortuk, uztailaren 2an, hain zuzen ere. Bestalde, txostenen eztabaida urriko hauteskundeen ostean egingo du ezker abertzaleak. Zuzendaritza talde posibleak barne-hauteskundeetan aukeratu ondoren, abenduaren erdialdean kongresua egingo du Sortuk.
Txostenen markoa Abian prozesuan ezker abertzale guztiak adostutako akordioak izango dira. Sortu zuzendu nahi dutenek txosten propioa aurkeztu beharko dute, eta baita lantalde bat ere.
Zerrenda irekiak
Ezker abertzalearen historian lehen aldiz, militanteek alderdiko buruzagiak barne-hauteskundeetan eta zerrenda irekiekin aukeratuko dituzte.
Militanteek batzar lokaletan edo Internet bidez botoa emateko aukera izango dute, Podemosen edo IUn bezala. Hala, Sortu legalizazio fase batetik normalizazio garaira pasatuko da, “fronte independentista zabal baten bila”.