Itxi

Nafarroako Auzitegi Nagusia

'Lege-iruzurra' egotzi diote beste 5 udali ikurrina jartzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Berriozar, Lizarra, Lakuntza, Etxarri-Aranatz eta Leitzako udalak dira aipatutako bost horiek, eta atzo ezagutzera eman ziren Iruñeko eta Tafallako ebazpenei batzen zaizkie.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak (TSJN) ebatzi duenez, Berriozar, Lizarra, Lakuntza, Etxarri-Aranatz eta Leitzako udalek "lege-iruzurra" eta "aginte-desbideratzea" egin zuten joan zen urtean, herri bakoitzeko jaietako txupinazo-ekitaldian ikurrina jartzeagatik.

Bost epai horien aurka ezin da errekurtsorik jarri, eta atzo jakitera eman ziren Iruñeko eta Tafallako udalei buruzko epai biei batu behar zaizkie. Modu horretan, TSJNko Administrazioarekiko Auzien Salak bateratu egin du aipatu herrietako jaietan ikurrinak jartzeari buruzko irizpidea.

Epaileek aditzera eman dutenez, udalek ez zuten Euskal Autonomia Erkidegoko bandera jarri erkidego horretako agintariak bertaratu zirelako, baizik eta espresuki gonbidatu zituzten egintza horiei legezko babesa emateko "horrela egin ezean, zuzenbidearen kontrakoa izango bailirateke", TSJNk jakitera eman duenaren arabera.

Bost ebazpen horietan, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera uzten du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiaren epaia, zeinak ez zuen "lege-iruzurrik" antzeman Berriozargo Udalaren jokabidean. Aitzitik, berretsi egiten ditu Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiaren epaiak, zeintzuetan bai antzeman zen lege-iruzurra Lizarra, Lakuntza, Etxarri-Aranatz eta Leitzan jarritako ikurrinetan.

Albisteak (1)

Bideoak (1)