Itxi

Eusko Jaurlaritzaren inkesta

EAEko herritarrek PSOE-Elkarrekin Ahal Dugu Gobernu bat nahi dute

E. Lotina | eitb.eus

Leer en Castellano

Galdetutakoen % 2k bakarrik uste dute horiek osatuko dutela Gobernua, eta % 23k uste dute PPk eta Ciudadanosek osatuko dutela. Halaber, % 74ren ustez, hauteskundeen emaitzak gehienbat negatiboak dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EAEko herritarrek PSOEren eta Elkarrekin Ahal Duguren arteko hitzarmenaren alde egingo lukete Espainiako Gobernua osatzeko (% 34k hautatu dute gehien nahiko luketen aukeratzat), Eusko Jaurlaritzak egindako inkestaren arabera.

Hala ere, % 2k bakarrik uste dute horiek osatuko dutela Gobernua; % 23k uste dute PPk eta Ciudadanosek osatuko dutela; % 14k, PPk bakarrik gobernatuko duela, eta % 11k, PPk eta PSOEk egingo dutela.

Bestalde, herritarren % 54k esan dute ekainaren 26ko Hauteskunde Orokorrek interes handia edo nahikoa piztu dietela. Interesa apur bat jaitsi da 2015eko Hauteskunde Orokorrek piztutako interesarekin alderatuta, galdetutakoen % 62 agertu baitziren orduan hauteskundeekin interesatuta.

Galdetutakoen % 75ek hautagairen baten elkarrizketa edo debaterik ikusi edo jarraitu dute hauteskunde-kanpainan, % 50ek alderdiren baten programa edo propaganda irakurri du, eta soilik % 6 joan dira bilera edo mitinen batera.

Herritarren % 35ek hauteskunde-kanpainari buruzko informazioa jarraitu dute Interneten edo sare sozialen bidez, baina portzentajea % 63raino igotzen da gazteenen artean.

Botoa

Galdetutakoen gehiengoak (% 54) uste du botoa ematea eskubidea dela, eta % 37k, aldiz, betebeharra dela. 64 urtetik gorako herritarrak nabarmendu dira azken iritzi hori eman dutenen artean, adin-tarte horretan dauden herritarren % 50ek uste baitute hori.

Herritarren % 44k esan dute botoa erabakitzeko orduan batez ere Euskadirekin lotutako gaiek eragin dietela, % 25ek esan dute Espainiako gaiek eragin dietela gehiago, eta % 18k, berriz, biek eragin dietela.

Herritarren % 61ek uste osoarekin eman zuten botoa, hainbat zalantzarekin eman zuten boto-emaileen % 15ek, eta aukera txarretan onena zela uste zutelako eman zuten boto-emaileen % 22k. 2015eko Hauteskunde Orokorrekin alderatuta, gehitu egin dira aukera txarretan onena aukeratu zutela esan dutenak.

Botorik eman ez zutenen artean, % 23k esan dute, emaitzak ikusita, nahiago luketela botoa ematera joan izan balira.

Emaitza txarrak

Herritarren % 94k dakite PP izan dela Espainian botorik gehien lortu dituena, eta % 74k esan dute hauteskundeen emaitzak gehienbat negatiboak direla. Datu hori asko handitu da 2015eko hauteskundeetako datuekin alderatuta, orduan % 45ek esan baitzuten emaitzak gehienbat negatiboak zirela.

Euskadin boto gehien lortu dituen alderdiari buruzko ezagutza mugatuagoa da; izan ere, % 76k dakite Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak lortu dituela boto gehien.

EAEko hauteskundeak

Bestalde, herritarren % 60k uste dute EAJ izango dela hurrengo hauteskunde autonomikoetan boto gehien jasoko dituen alderdia; % 13k, Podemos-Ahal Dugu; % 3k, EH Bildu, eta % 1ek, PP. % 23k ez dakite edo ez dute erantzun.

Hurrengo hauteskunde autonomikoetan zein alderdik irabaztea nahi duten galdetuta, % 38k nahiko lukete EAJk irabaztea; % 14k, EH Bilduk; % 12k, Podemos-Ahal Duguk; % 2k, PSE-EEk, eta % 1ek, PPk. % 32k ez dute iritzirik eman.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)