Itxi

Rajoyren inbestidura

Presoei buruzko eskaera inbestidura negoziaziotik at utzi du Urkulluk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

ETAko presoak hurbiltzeko Rajoyri egindako eskakizunak ez duela inbestidura negoziazioarekin zerikusirik ohartarazi du lehendakariak.

Iñigo Urkullu lehendakaria. EiTB

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, Espainiako Gobernuari egindako eskakizunek (ETAko presoak hurbiltzea eta espetxeen eskuduntza transferitzea) ez dutela loturarik “inola ere” hurrengo presidentearen inbestidura negoziazioekin.

“Eskakizunek ez dute loturarik inbestidurarekin eta presidente hautaketarik”, esan du agintariak, Parisen eskainitako prentsaurreko batean. Unescorekin kolaborazio itun bat sinatzeko dago bertan lehendakaria.

Urkulluren esanetan, eskakizunek “Eusko Jaurlaritzaren eginkizunekin” dute lotura, eta Madrilgo zein Parisko gobernuei zuzenduta daudela gaineratu du.

Lehendakariak gogorarazi du presoak hurbiltzeko eskaera ez dela berria, eta atzoko eskaerako berritasun bakarra dela hori “urtebeteko epean” egitea.

Eskaerak dagoeneko ofizial egin dituen galdetu diotenean, Urkulluk erantzun du “askotan” hitz egin duela gai horiei buruz gobernuen ordezkariekin.

Albisteak (3)