Itxi

Bilera Moncloan

EAJk ezetz Rajoyri, baina unean-uneko itunak baztertu gabe

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Azken lau urteotan gobernuak izan duen jarrera salatu du Aitor Estebanek, eta "aldaketa" eskatu dio PPri.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidenteari aurreratu dionez, jeltzaleek "ez" bozkatuko lukete hautagai 'popularra'ren balizko inbestidura batean. Izan ere, euskal politikariak aitortu duenez, bi alderdien arteko jarrerak "oso urrun" daude. Hori gorabehera, legegintzaldian zehar unean-uneko itunak lortzeko aukera ez du baztertu Estebanek.

Buruzagi jeltzalea Rajoyrekin bilduta egon da gaur goizean Moncloa jauregian, honek inbestidurari begira abiatutako bilera sortaren barruan. Batzarraren ondoren eskainitako prentsaurrekoan, PPren gobernuak EAJrekiko zein Jaurlaritzarekiko azken lau urteotan izandako jarrera salatu du Estebanek, eta jardunean egonda ere, euskal legeen kontrako helegiteak jarri dituela gogorarazi.

Hala, jarrera hori aldatzea gustatuko litzaiokeela aitortu du EAJren bozeramaileak.

EAJk eta PPk ez dute beste hitzordurik adostu, popularrek CCrekin biltzen jarraituko badute ere. Hori bai: legegintzaldia abiatzen bada, hitz egiteko prest dagoela nabarmendu du Estebanek, zenbait arlotan akordioak lortzeko.

Bestalde, bozeramaile jeltzaleak ohartarazi du Rajoyren inbestiduraren "gakoa" PSOE dela, sozialisten botoek erabakiko baitute legegintzaldia abiatu edo ez. Horregatik, mugitzen hasteko deia egin dio Alderdi Sozialistari.

Estabek esan du ulertu egiten duela PSOEk oposizioan geratzea erabaki izana, baina "blokeoa" ez mantentzea eskatu dio.

Albisteak (3)

Bideoak (1)