Itxi

Gobernu osaketa

Ciudadanosek ez duela Rajoyren inbestidura babestuko esan du Riverak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Bere alderdia oposizioan egongo dela azpimarratu du, baina Rajoyren gobernua ahalbidetzeko abstentziora jotzeko aukera ez du baztertu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Albert Rivera Ciudadanos (C's) alderdiko presidenteak "hiruko koalizio handia" osatzea edota Mariano Rajoyren inbestidura babestea baztertu ditu, baina Rajoyren gobernua ahalbidetzeko abstentziora jotzeko aukera, ez. Gobernua osatzen saiatzeko Rajoyk abiatutako bilera errondaren baitan, Ciudadanoseko Albert Riveraren txanda izan da gaur, eta bileraren ostean egin ditu adierazpenok kazetarien aurrean.

Zuzendaritzaren bilera deitu du biharko Ciudadanosek, Rajoyren balizko inbestidura saioan (lehendabiziko eta bigarren bozketan) alderdiak izan behar duen jarrera erabakitzeko: kontra edo abstentzioa.

"Gure jarrera argia da: ez dugu hirugarrenez hauteskundeak izatea nahi, eta ez dugu PPren gobernua babestuko", azpimarratu du Riverak Rajoyrekin bilera egin ostean eskainitako prentsaurrekoan. Riverak hauteskunde kanpainan zehar adierazi zuen Ciudadanosek ez zuela abstentziora joko, Rajoy birsorkuntza garai berri bat abiatzeko pertsona egokia ez zela argudiatuta. Halaber, bere alderdia oposizioan egongo dela azpimarratu du.

Ordubete eta hogei minutu iraun duen bileraren ondotik, gobernu berriarekin lehentasunezko gaiei buruz "berehala" hitz egiteko prest agertu da Rivera; gastu mugaz eta aurrekontu proiektuaz, besteak beste.

Bilera "eraikitzailea" izan dela azpimarratu ondoren, legegintzaldi berria ez dela erraza izango eta, horri begira, elkarrizketarako "zubiak" eraiki dituztela adierazi du Riverak, eta ibilbide politikoa egiteko aukera ugari izango direla iragarri du.

 

 

Albisteak (1)

Bideoak (1)