Itxi

Auzitegi Nazionala

Strawberryk ukatu egin du ETA goratu izana

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Dena dela, fiskalak 20 hilabeteko zigor eskaerari eutsi dio. Def con Dos taldearen abeslariak ironia, sarkasmo, txantxa eta tontokeriatzat jo ditu txioak.

Cesar Augusto Montaña Lehman, ‘Cesar Strawberry’, Def Con Dos taldeko abeslaria. Argazkia: Efe

Fiskaltzak 20 hilabeteko kartzela zigor eskaerari eutsi dio Cesar Augusto Montaña Lehman, 'Cesar Strawberry', Def Con Dos taldeko abeslariaren aurka, 2013 eta 2014 artean bidali zituen zazpi txiotan terrorismoa goratu eta ETAren biktimak umiliatu zituelakoan.

Akusatuak ukatu egin du txioekin ETA, Grapo edo terrorismoa goratu nahi izana, eta mezuak ironikoak, sarkastikoak, txantxak eta tontokeriak zirela azaldu du.

"¿Se puede llevar una camiseta con un estampado de Miguel Ángel Blanco? Lo pregunto desde el respeto y el verano" ("Miguel Angel Blancoren estanpatua duen kamiseta bat eraman daiteke? Errespetuz eta udan gaudela galdetzen dut") eta "El fascismo sin complejos de Esperanza Aguirre, política del Partido Popular, me hace añorar hasta los Grapo" ("Esperanza Aguirre Alderdi Popularreko politikariaren konplexurik gabeko faxismoak Grapo bera faltan sumatzera eramaten nau") dira Strawberry auzitegira eraman duten txioetako batzuk.

Fiskalak, gainera, 16 hilabeteko gaitasungabetzea eta hiru urte eta erdiko zaintzapeko askatasuna eskatu du. Defentsak, berriz, absoluzioa.

Albisteak (1)