Sarraskia Frantzian
Urkullu, atsekabetuta Nizako eraso 'basatiagatik'
Agentziak | Erredakzioa
“Europan bakea, elkarbizitza eta askatasunaren aldeko konpromisoa” azpimarratu du lehendakariak, “segurtasun komuneko marko batean”.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Nizako atentatu “basatiagatik atsekabea” azaldu die Iñigo Urkullu lehendakariak Frantziako buruzagiei. Eraso terrorista gaitzetsi ondoren, “Europan bakea, elkarbizitza eta askatasunaren aldeko konpromisoa” azpimarratu du lehendakariak, “segurtasun komuneko marko batean”.
Eusko Jaurlaritzak eguerdirako Gasteizen deitu duen elkarretaratze isilean parte hartu du Urkulluk, 12:00etan. Aurretik, beste ekitaldi batean parte hartu du lehendakariak, Jon Darpon Osasun sailburuarekin batera, Arrasaten (Gipuzkoa). Minutu bateko isilunea egin dute bertan biktimen oroimenez.
Familiei eta Frantziako herriari “nahigabea eta elkartasuna” adierazi die lehendakariak, eta Eusko Jaurlaritzaren “atsekabe sakona” azaldu die Frantziako agintariei, “Nizan herritar babesgabeen aurkako eraso basatia” egin dutelako. “Basakeriak behin baino gehiagotan” eraso diela esan du lehendakariak.