Itxi

Jaurlaritzaren txostena

Aitor Zabaleta eta Iñigo Cabacas biktimen txostenean gaineratu dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Hain zuzen ere, udalek omenaldiak antolatzeko oinarri gisa erabiltzekoa den txostenean gehitu dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aitor Zabaleta eta Iñigo Cabacas Bizitzarako Eskubidearen Urraketen Udal Erretratuen txostenean gaineratu ditu Eusko Jaurlaritzak. Hain zuzen ere, udalek omenaldiak antolatzeko oinarri gisa erabiltzekoa den txostena da hori.

Iaz, Bake eta Bizikidetza Idazkaritzak txostena eta horretan agertzen ziren biktimak aurkeztu zituen, eta EAEko alkateei entregatu zien, omenaldi ekitaldiak egiteko. Orain, Iñigo eta Aitor ere gaineratu dituzte.

Aitor Zabaleta Realeko zalea 1998ko abenduaren 8an hil zuten Atletico Madrileko zale faxistek, Vicente Calderon estadioaren inguruetan.

Iñigo Cabacas Athleticeko zalea, aldiz, 2012ko apirilaren 9an hil zen, Basurtuko Ospitalean, Ertzaintzak gomazko pilota batekin jo eta lau egunera.

Jaurlaritzaren esanetan, hasieran ez zuten Iñigoren auzia sartu 1960-2010 epeko kasuak baino ez zituztelako kontuan hartu, baina azkenean gaineratzea erabaki dute, "senideak eta lagunak ez iraintzeko".

Bi auziak gaineratuta, Iñigoren eta Aitorren senideei "kalte-ordain moralak" eman nahi dizkiete.

Albisteak (2)

Bideoak (1)