Itxi

Urkulluren gogoeta

Espainiako blokeo politikoak EAEko hauteskundeen data alda dezake

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak lasterren irailaren 25ean izan daitezke. Beranduen, ostera, azaroaren 20an izango lirateke, horixe baita epemuga.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia: EiTB

Oraingoz Espainiako Gobernua osatzea ezinezkoa dirudi. Estatuko blokeo politikoak Iñigo Urkullu lehendakaria gogoeta egitera bultzatu du. EAEko hauteskundeak urriaren 23an egitekoak ziren, baina Espainiako egoera politikoak data alda dezake.

Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak lasterren irailaren 25ean izan daitezke. Beranduen jota, ostera, azaroaren 20an izango lirateke, horixe baita epemuga.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Urkullu gogoeta egiten ari da, Estatuko “inguruabar politikoak” aztertzeko. Bigarren hauteskunde orokorrek Euskadiko hauteskunde-kanpainari eragin diezaiokete.

Iragan udaberrian, EAEko hauteskundeak ekainera aurreratzeko aukera planteatu zen, abenduaren 20ko hauteskundeen ondoren Exekutibo zentrala osatzeko zailtasunak eta hauteskunde orokor berriak egin beharko zirela ikusita.

Udazkena

“Normaltasuna” bazegoen EAEko hauteskundeak udazkenean egingo zituztela ziurtatu zuen lehendakariak, konkretuki urrian (azken hauteskundeak 2012ko urriaren 21ean izan ziren), legealdia amaitzen zenean, alegia.

Urkulluk ez du orain arte datarik zehaztu, baina hauteskundeak urriaren 23an izango zirela ematen zuen.

Hala ere, Espainiako Gobernua osatzeko zailtasunak berriro egiaztatu ondoren, data egokia zehazteko gogoeta prozesu bat abiatu du lehendakariak, “klima politiko normala ez delako”.

ala ez delako”.

Albisteak (4)

Bideoak (1)