Ekitaldia Azpeitian
Lehendakariak ez du Etxeraten urteroko txostena jaso
EITB.EUs
Presoen senitartekoen elkartearentzat "oso larria" da Urkulluk elkarteko kideak hartu ez izana.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Iñigo Urkullu lehendakariak ez du jaso Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak urtero egin ohi duen txostena.
Urtero legez, elkarretaratzea egin du Etxeratek Loiolako basilikan, Azpeitian, San Inazio eguna dela eta egin ohi den mezaren aurretik agintarien segizioarekin bat eginez.
Normalean, Etxerateko kideek txostena ematen diote eskura lehendakariari. Aurten, ordea, lehen aldiz, idazkari batek jaso du. Sakabanaketak haur eta nerabeengan dituen ondorioak aztertu ditu 2016 honetan Etxeratek.
Naike Diez: "EAJren posizionamenduaz galdegin behar genion Lehendakariari baina ez gaitu jaso. Oso larria da hori." pic.twitter.com/1vIyjjI4Xk
— Etxerat_Elkartea (@EtxeratElkartea) 1 de agosto de 2016
Naike Díez Etxerateko kideak eta Rafa Diez LABeko buruzagi ohiaren semeak adierazi duenez, Lehendakaritzako idazkari batek jaso du txostena, Urkulluren erabazkiaz azalpenik eman gabe.
Lehendakariaren jarrera kritikatu du Diezek, eta Urkulluri euskal herritar guztien ordezkaria den galdetu dio. Datozen egunotan aurkeztuko du dokumentua publikoki Etxeratek.
Eusko Jaurlaritzatik ziurtatu dutenez, ez da lehendakariak Etxeraten txostena zuzenean jasotzen ez duen lehen aldia, eta garrantzia kendu dio keinuari, beste batzuetan ere, idazkari batek jaso izan duela argudiatuta.
la argudiatuta.