Itxi

Gobernagarritasuna

Rajoy eta Rivera berriz bilduko dira asteazken honetan Kongresuan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bilera 10:00etan egingo dute. Bi buruzagi politikoak iragan asteazkenean bildu ziren jadanik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mariano Rajoy Gobernuko jarduneko presidentea eta Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagia asteazkenean bilduko dira berriro Diputatuen Kongresuan, alderdi laranjak jakinarazi duenez.

Bilera 10:00etan egingo dute. Bi buruzagi politikoak iragan asteazkenean bildu ziren jadanik Ganberan.

Bilera horretan negoziazio bide bat zabaldu zuten Rajoyk eta Riverak. Gobernua osatzeko “komunikazio iraunkorra” finkatu eta PSOEren gaineko presioan sakondu zuten. Jarrera aldatzeko eta abstenitzeko eskatu zioten, legealdia martxan jartzeko.

Egun bat lehenago PPko presidentegaia Pedro Sanchez idazkari nagusi sozialistarekin bildu zen. Inbestiduran ezezkoa emango diotela berriro esan zion Sanchezek Rajoyri. Babesak “eskuinean” bilatzeko eta negoziatzeko eskatu zion sozialistak jarduneko presidenteari.

presidenteari. presidenteari. presidenteari.

Albisteak (4)

Bideoak (1)