Itxi

Negoziazioak

PPko zuzendaritzak Riveraren baldintzak bozkatu beharko ditu

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

PPko zuzendaritzaren bozketa datorren asteazkenean egingo dute, baina erantzun positiboa izatea eta Ciudadanosen babesa negoziatu ahal izatea espero du Riverak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mariano Rajoy jarduneko Gobernu espainiarreko buruak PPren Batzorde Nazionalaren batzarra deitu du datorren asterako (hilak 17), bere ustean Ciudadanosek inbestidura egiteko norabidean emandako urratsaren gainean erabakitzeko, baina azpimarratu egin du PSOEk ezinbesteko izaten jarraitzen duela egoera gainditzeko.

Rajoyk Albert Riveraren jarrera goraipatu du, Kongresuan egindako prentsaurreko batean, Ciudadanosek "demokrazia berritzeko eta ustelkeriaren aurka egiteko" proposatutako sei baldintzak direla eta egindako bileraren ostean.

Rajoren iritzian, "urrats oso garrantzitsua" eta "erabaki zuzena" izan da -Ciudadanosek egindakoa- Espainiaren interesen mesedetan, inbestidurari begira ituna lortzeko negoziazioak abiaraztea.

Alabaina, Ciudadanosek proposatutako gai batzuek eragin handia izango dutenez, erantzuna emateko denbora gehiago eskatu dio Riverari, izango lituzketen ondorioak aztertzeko, esate baterako, PSOEren babesa beharko duten erreforma nagusiak.

"Eraikitzaileak izango gara, erabat, eta baldintzak aztertu eta gero jakinarazi egingo diogu Rivera jaunari", esan du Rajoyk. Horren harira, iragarri du datorren asteazkenean, abuztuak 17, bilduko dela PPren Zuzendaritza, Ciudadanosen proposamenari buruz erabakitzeko.

Bestalde, “Espainiak behar dituen akordio handietara PSOE nolabait gehitzen” saiatuko dela adierazi du Rajoyk. Hala ere, Pedro Sanchez buruzagi sozialistaren “ezezkoa mantentzen bada, hauteskunde orokorrak” errepikatuko direla onartu du.

Sozialistek akordioarekin bat egiteko lanean jarraituko duela esan du, “egoerari blokeoa kendu eta legealdia hasteko”.

Halere, oraindik ez du zehaztu inbestidura saioa deituko ote duen PSOEren babesik gabe jarraituz gero, baina Riveraren aurretiazko baldintzetako bat da inbestidura saiorako data eta ordua egotea.

PSOEren babesa segurutzat jotzen du C's-ek

Albert Rivera Ciudadanosen idazkari nagusiaren esnetan, bilera positibo eta adeitsua izan da Mariano Rajoyrekin izandakoa. PPko zuzendaritzaren bozketa datorren asteazkenean izango da, baina erantzun positiboa izatea eta Ciudadanosen babesa negoziatu ahal izatea espero du Riverak.

C’sko buruzagiaren ahotan, “garbitasun eskaera ate bat” baino ez da, ondoren lanpostuen sorrera, osasun sistema, erreforma instituzional eta iruzurraren aurkako borrokari eusteko.

Ciudadanosek jarduneko presidenteari proposatutako sei baldintzak PSOEk onartuko lituzkeela “segurutzat jo” du Riverak, iragan legealdian sozialistek eta alderdi laranjak sinatutako akordioan onartu zituelako.

“Pedro Sanchezekin zabalik dudan bidea sinatu genuen akordioa da”, azaldu du. PSOEko idazkari nagusiari eskerrak eman dizkio, iragan legealdian egoera politikoari “blokeoa kentzeko” egindako “esfortzuagatik”.

Negoziazioen ondorioz bi alderdiek akordio bat adostu zuten, eta oinarri sozialisten % 80k babesa eman zioten.

Edozein akordiotan PSOEren parte-hartzea nahi duela ziurtatu du Ciudadansoeko buruzagiak. Hala, Sanchezen alderdia “ez egotea” deitoratu du.

“Boto-emaile sozialistek parte hartu dezakete, Ciudadanosek akordioa negoziaziora eramaten baldin badu, nahiz eta Sanchez mahaian ez izan”, azpimarratu du berriro.

atu du berriro.

Albisteak (4)

Bideoak (1)