EAE-ko sozialistak
PSE-EEk ez du Otegiren hautagaitzaren aurka egingo
Agentziak | Erredakzioa
Egingo balute ezker abertzalearen kanpainari “lagunduko” lioketela uste dute EAEko sozialistek. Justiziaren eskumena dela erantsi du PSE-EEk.
PSE-EEk ez du Arnaldo Otegiren hautagaitzaren aurka egingo auzitegietan. Egingo balute ezker abertzalearen kanpainari “lagunduko” lioketela uste dute EAEko sozialistek.
Justiziaren eskumena dela azaldu dute sozialisten iturriek. Zentzu horretan, PSE-EEk Justiziaren erabakia errespetatuko duela gaineratu dute.
PPk, UPyDk eta Ciudadanosek Otegiren hautagaitza auzitara eramango dutela iragarri dute dagoeneko, terrorismoaren biktimen aurkako iraina dela ulertuta. Podemosek eta EAJk, ostera, EH Bilduko lehendakarigaiaren eskubidea publikoki defendatu dute.
EAEko Terrorismo Biktimen Kolektiboak (COVITE) Sortuko buruzagiaren hautagaitza auzitara eramateko eskatu die alderdiei, eta horretarako bi egun soilik izango dituztela gogorarazi die: abuztuaren 25 eta 26.
aren 25 eta 26.aren 25 eta 26.aren 25 eta 26.