Rajoyren inbestidura
Rajoyk onartu ditu C's-en baldintzak, eta inbestidurara aurkeztuko da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gaur bertan jakinaraziko du Kongresuko presidenteak noiz hasiko den inbestidura saioa.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin ditu Ciudadanosek jarritzako sei baldintzak, eta baieztatu du inbestidurara aurkeztuko dela. Gaur bertan iragarriko du data Ana Pastor Kongresuko presidenteak.
Rajoyren esanetan, inbestidurara joateko "prest" dago, Pastorrek egoki irizten dionean.
"Gaur pauso erabakigarria eman dugu Gobernua osatzeko eta hauteskundeak ez errepikatzeko", adierazi du PPko buruak, Albert Rivera Ciudadanoseko presidentearekin batzartu eta gero.
Bihar, bi alderdiek negoziazio taldeak izendatuko dituzte, inbestidura saiora begira.